PUNKI 1989 - 2008

PUNKI 1989 - 2008
Editorial:
DESCLEE DE BROUWER
Año de edición:
ISBN:
978-84-330-2590-6
Páginas:
248
Encuadernación:
Cartoné
Disponibilidad:
En 10 dias
Cantidad:

25,00 €
Comprar

1989ko martxoan argitaratu zen Punkiren lehen istoriotxoa Ipurbeltz haurrentzako komiki aldizkari mitikoan. 2008an izan zuen itxiera data aldizkariak. Nobelaturik argitaratu zituen, pertsonaia protagonista harturik, bost liburu 1997 eta 1999 urteen artean Roger izeneko argitaletxeak -dagoeneko desagerturik dena-. Arrakastaz oharturik, eta Punkik euskal munduko haurren artean izandako transzendentzia ikusirik, Bilboko Desclée argitaletxeak bost liburu haiek berreditatzea erabaki zuen 2007 eta 2009 urteen artean. Berriz ere jaso zuen Punkik adin guztietako irakurleen baiezkoa. Hori dela eta, aurrera pausoa eman eta istoriotxoen aukeraketa eta bost nobelen argitalpenari bide eman diogu, antologia bat denaren baitan. Ez dira bildu Punkiren abentura zoro guztiak, baina bai horien eredu diren hainbat eta hainbat, pertsonaiak iraun zuen ia hogei urte haietan jasandako garapenaren erakusgarri.



Antton Dueso



Punkiren istoriotxo bat lehen aldiz Ipurbeltzen irakurri nuen, haurrei zuzenduriko komiki aldizkari dagoeneko historikoan. Merkatutik at geratu behar izan zuen hogeita hamar urtetan gogor eutsiz hilero argia ikusi zuen aldizkari hark, belaunaldi berriagoetako irakurleen eskasiagatik. Komiki aldizkaria baizik Ipurbeltz banku bat izan balitz (banketxeez ari naiz, ez parkean egon ohi diren horiez), ziurrenik instituzioek (autonomiko, estatu-mailako eta europarrek) esku hartuko zuketen, desagerpenaren ertzean zegoen une berean milioi kopuru handi bat sendagai gisa erabiliz.Baina ez zen hala izan: Ipurbeltz erabat desagertu zen azkenean. Hala ere, zorionez, ez zen berdin gertatu Punkirekin, aldizkarian bere txokoa zuen pertsonai ezagunenetariko eta maiteenetarikoarekin (ezagunena eta maitatuena ez bazen).Laburbilduz, Punkiren pasadizo ezberdinen bilduma honekin gozatu dezazuela neuk bezainbeste, eta ea ez diren horrenbeste urte igarotzen hurrengoaz gozatzeko.



Joxean Lopetegi BritLope

Otros libros del autor

  • OILO-IPURDIA JARTZEKO MODUKO IPUINAK
    Titulo del libro
    OILO-IPURDIA JARTZEKO MODUKO IPUINAK
    ANTTON DUESO
    Ez bazara kakatia edo zure beldurrak gainditu nahi badituzu izan zaitez ausarta eta murgildu zaitez hamar ipuin haue...
    En 10 dias

    11,00 €

  • PASKALIN KULERO-ZIKIN
    Titulo del libro
    PASKALIN KULERO-ZIKIN
    ANTTON DUESO
    Gandor gorriko Punki oilartuarekin, ohiko haur-gazte literaturatik at, ikasleei benetan interesgarri zaizkien gaie...
    En 10 dias

    7,00 €

  • HORI BAI IPURDIA!
    Titulo del libro
    HORI BAI IPURDIA!
    ANTTON DUESO
    En 10 dias

    7,00 €

  • PUZKER GAUA
    Titulo del libro
    PUZKER GAUA
    ANTTON DUESO
    En 10 dias

    7,00 €

  • FERMINTXOK EZ DU GEZURRIK ESATEN
    Titulo del libro
    FERMINTXOK EZ DU GEZURRIK ESATEN
    ANTTON DUESO
    -Gezurrak, gezurrak, gezurrak! Ikasgelan gezurretan, etxean gezurretan, nonahi eta beti gezurretan! -dio aitak.-Zuk ...
    En 10 dias

    7,00 €