ZEZENA ETA MUTILA

ZEZENA ETA MUTILA
Editorial:
DESCLEE DE BROUWER
Año de edición:
ISBN:
978-84-330-1872-4
Páginas:
68
Encuadernación:
Otros
Disponibilidad:
Disponible en 10 dias

5,90 €
Comprar

Mutila Pasaiako plazan azaldu da. Benetako beltza ematen du, Afrikakoa. Burutik oinetaraino lehoi larruz jantzita dago eta buruan ostruka lumak ditu, kapela moduan. Oinez dabil oinetakorik gabe, eta eskuinean lantza handi bat darama, mutila bezain luzea, mutila bezain beltza. Gure mutila Niger ondoko herri batekoa da. Hamabi urte betetakoan zezen bat hil behar du bere eskuez, edo bestela, neka-neka eginda, errendituta utzi behar du. Horrela heldua dela frogatuko du. Felipe Juaristi Galdós Poesian lantzen ditudan gaiak lantzen saiatzen naiz haur eta gazte literatura egiten dudanean. Haur eta gazteek, nik uste, berezko jarrera dute poesiarekiko, baina batzuetan, liburuak falta zaizkielako, ez dute behar bezala ulertzen poesia zer den. Poesia, niretzat, dena da, baita literatura ere. Egia da hitz lauak lege batzuk dituela, eta olerkiak besteak, baina finean batak ezin besteak irakurlearen bihotza hunkitzea dute helburu. Hori da nire lana: testu ederrak egitea, letra idatziarekiko lilura sor dezaketenak; esandakoak barrenean jira eta buelta eginik, hausnarketarako ere baliagarria izan dadin.